XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Salbatzale bat sorthuco cela haren arrazatic, debrua garhaituco zuena, eta gizona libratuco bekhatutic eta heriotcetic.

Salbatzale hura da JesuCristo edo Mesias, denboran sorthu behar cena.

Mundua bekhatuan pulunpatua

Gizonac hastetic gaizkirat itzuliac, bazohacin, emenda arau, gero-ta gehigo gaichtatuz.

Cain, Adamen seme batec, bekhaiztiaz hil zuen bere anaia, Abel Justua.

Eta haren ondocoac jali ciren hura iduriac.

Jaincoac Abelen orde, eman cion Adami bertce seme bat, Seth deithu zuena.

Hastetic behin, Jaincoa ezagutu zuten eta adoratu Sethen ondocoec; bainan gero hec ere, Jaincoac debecatu ezcontza batzuz, Cainen ondocoekin nahasiric, hauc bezalacatu ciren; eta mundu gucia gaichtatu cen.

Orduan Jaincoac chedea hartu zuen, gizon gucien suntsitceco uhalde batean, begiratuz bakharric Noe, bere familiarekin, berriz lurra jendez bethetceco.

Uhalde jenerala.

Uhaldea igorri baino lehen, Jaincoac manatu cion Noeri, egin cezan zurezco untci handi bat; arkha deithu zuten untci hura.

Hartan sar-araci zituen: Noe bere familiarekin, eta animale mota gucietaric.

Urac igan ciren orotan, mendi handienez gorago; eta arkha, Jaincoa begirale, gainean zabilan.

Urthe baten buruan, lurra idortu-eta, Noe ilkhi cen arkhatic.

Lehen lana, aldare bat eginic, sacrificio bat ofreitu zuen Jaincoari eskerren emaiteco.

Egiazco Jaincoa ahantciric, Jainco faltsuac adoratcen dituzte.

Lurra bethe cen berriz gizonez eta animalez.